
Industria produkzioa %4 hazi zen Euskal Autonomia Erkidegoan abuztuan, 2021eko hil beraren aldean, Espainiako batez bestekoa baino 1,8 puntu gutxiago. Nafarroan, berriz, datua hobea da, %13,6ko igoera izan baitzuen abuztuan, urtebeteko aldean. Hala jakinarazi du Espainiako Estatistika Institutuak (INE).
Eman izena EnpresaBIDEA eta zure helbidean jasoko dituzu berrikuntzarekin lotutako historiak. Gainera, soilik harpidedunentzako hainbat abantailaren berri izango duzu
Urtarriletik abuztura bitarteko datuei erreparatuz gero, Erkidegoan %6ko hazkundea izan du industria produkzioak, eta %4,2koa Nafarroan. Biak ere Espainiako batez besteko %3,5etik gora.
Espainiako gainerako erkidegoei begiratuta, Balear Uharteak izan ziren adierazle horren urte arteko hazkundearen liderrak abuztuan, %17,3ko igoerarekin; aldiz, Kantabria izan zen datu negatiboak izan zituen erkidego bakarra, %4,9ko jaitsiera izan baitzuen.