• EKONOMIA
  • Industria jarduera % 10 hazi da Nafarroan lehen hiruhilekoan

Industria jarduera % 10 hazi da Nafarroan lehen hiruhilekoan

Energia eta garraio materialak egin dute gora nabarmenen, % 53,7 eta % 30,2 hurrenez hurren

Argazkia: VW
Argazkia: VW
2022ko maiatzaren 6a - 11:17
Eg. 2024ko urtarrilaren 30a - 11:01

Iazko urtarriletik martxorako datuekin erkatuta, Nafarroako Industria jarduerak % 10eko hazkundea izan du, Nastatek iragarri duenaren arabera. Energia izan da gehien hazi den esparrua (% 53,7), eta eragin nabaria izan du zifra orokorrean. Horrekin batera, garraio materialak ere nabarmen egin du gora (% 30,2), eta maila txikiago batean nekazaritzako elikagaien industriak (% 8,2). Aldiz, behera gehien egin duen sektorea izan da industria metalikoena (-% 8,4). Papergintza (-% 1,4) eta manufakturako bestelako industriak (-% 1,2) ere jaitsi egin dira.

 

Soilik iazko martxoa hartuz gero, urte arteko hilabeteko hazkundea % 8,1koa izan da. Industria sektorea Nafarroako BPGaren % 28 eta % 30 da gutxi gora behera, Europako Batasunaren datuen arabera.