• EKONOMIA
  • Industria-prezioak %1 handitu dira azken urtean EAEn

Industria-prezioak %1 handitu dira azken urtean EAEn

Eustaten arabera, 2025eko martxotik apirilera %0,9 jaitsi dira prezioak

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko maiatzaren 22a
Eg. 2025eko maiatzaren 22a

Eustaten estatistika erakundeak emandako azken datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industria prezioak %0,9 apaldu ziren martxotik apirilera. Azken hamabi hilabeteetan, aldiz, hau da, 2024ko apirilarekin alderatuta, sektoreko prezioak %1 hazi dira.

 

2025eko apirilean aurreko hilabetearekin alderatuta prezioetan jaitsierarik handienak izan dituzten azpi-sektoreak petrolio findegiak (%5,3ko jaitsiera) eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,4) izan dira. Aldiz, prezioetan hiletik hilerako igoerarik handienak izan dituzten azpi-sektoreak honakoak izan dira: Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (%1,8),  makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (%1,8) eta ura (%1,7).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz gero, martxoaren aldean, energiaren prezioak %4,4 jaitsi dira, ekipo-ondasunenak %0,5 eta bitarteko ondasunenak %0,1. Kontsumo-ondasunetan, prezioak %0,2 igo dira, batez ere, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,6 igo direlako eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,1.