Industria sektoreko prezioak %4 txikitu ziren otsailean Nafarroan

EAEn, aldiz, urtarriletik otsailera industria alorreko prezioek ez dute aldaketarik jasan

EAEn industriako prezioak orain dela urtebete baino %7 merkeagoak dira | Argazkia: iStock EAEn industriako prezioak orain dela urtebete baino %7 merkeagoak dira | Argazkia: iStock

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) bildutako datuen arabera, EAEn industriako prezioak orain dela urtebete baino %7 merkeagoak dira. Hala ere, urtarriletik otsailera ez dute aldaketarik izan. Nafarroan, urte arteko tasan beherakada izan da ere, izan ere, %7,8 merkatu dira industria arloko prezioak. Gainera, azken hilabetean, %4,1 apaldu dira.

Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, urtarriletik otsailera, elikagaien industriako prezioetan eman da beherakada handiena (%1,9). Prezio igoera izan dute, bestalde, kautxuzko produktuen eta plastikoen fabrikazioren merkatuak (%0,6) eta industria kimikoaren alorrak (%1,4). Nafarroan, aldiz, %1,2 merkeagoak dira prezioak kautxua eta plastikoaren sektorean. Hala, ez da aparteko prezioen garestitzerik egon.

Urte arteko datuei dagokienez, EAEn, prezioak gehien apaldu dira paperaren industrian (%10,7), elikagaien industrian (%10,1) eta metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioan (%8,2). Igoera handiena, aldiz, jantziak egitearen sektorean (%15,8), eta edarien fabrikazioan (%2,6) izan da. Nafarroaren kasuan, 2022ko otsailarekin alderatuz, industria kimikoan %21,2 txikitu dira prezioak, (%7,9) paperaren industrian eta %5,8 edarien fabrikazioan. Bestalde, orain urte bat baino %1,3 garestiagoak dira arte grafikoak eta euskarri grabatuen erreprodukzioa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK