Industria sektoreko prezioek gora egin dute uztailean. Eustat estatistika erakundeak eskainitako azken datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %1,5 garestitu dira prezioak, ekainaren aldean. Urte artean, aldiz, hau da, 2025eko uztailarekin erkatuta, %5,2 handitu dira.
Koke-lantegi eta petrolio-fintzearen eta energia elektrikoa, gasa eta lurrunaren azpi-sektoreen prezioek izan dute igoerarik esanguratsuena aurreko hilabetearekin alderatuta (%5,4koa eta %3,4koa, hurrenez hurren). Aitzitik, prezioan hilabete arteko jaitsierarik handiena izan duten sektoreak kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metaliko batzuena, material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa eta altzariak, beste manufaktura-industria batzuk, konponketa eta instalazioena izan dira.
Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraiki, eta 2026ko ekainarekin alderatuta, prezioek gora egin dute sektore guztietan. Energiaren prezioak %4,7 igo dira hilabetetik hilabetera, bitarteko ondasunenak %0,6 eta ekipo ondasunenak %0,3.
Halaber, urtetik urtera, 2026ko uztaila 2025eko uztailarekin konparatuta, prezioen igoerarik handienak honako adar hauetan eman dira: koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (%25,7) eta industria kimikoa (%16,7).
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta