• EKONOMIA
  • Urteko lehen zortzi hilabeteetan behera egin dute industria prezioek Hego Euskal Herrian

Urteko lehen zortzi hilabeteetan behera egin dute industria prezioek Hego Euskal Herrian

Aurreko urteko epe beraren aldean, %7,2 jaitsi da energiaren prezioa Nafarroan eta %6,9 EAEn

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko irailaren 24a - 11:39

Abuztuan industria prezioek gora egin dute Nafarroan, baina behera EAEn. Izan ere, INEk argitaratu dituen datuen arabera urtebetean %0,5 garestitu dira prezioak Nafarroan eta %0,9 merkatu EAEn. Hori bai, urteko lehen zortzi hilabeteetan joera antzekoa izan da Hego Euskal Herrian: %1,9 eta %1,8 beheratu dira prezioak, hurrenez hurren, Nafarroan eta EAEn.

 

Kontsumo ondasunak garestitu egin dira aurreko urteko epe beraren aldean: %2,2 Nafarroan eta %1,5 EAEn; ekipo ondasunen prezioek ere gora egin dute, hurrenkera berean, %2,4 eta %3,2. Aldiz, energiaren prezioa beheratu egin da 2024ko abuztuarekin konparatuta: %7,2 Nafarroan eta %6,9 EAEn. Azkenik, nahiko neutral mantendu dira prezioak bitarteko ondasunen kasuan: %0,2 merkatu dira Nafarroan, baina %0,6 garestitu EAEn.

2025eko lehen zortzi hilabeteetan nabarmentzekoa da Nafarroako energiaren prezioaren beherakada: iaz baino %17,9 baxuagoa da; EAEn ere %9,4 jaitsi da energiaren prezioa.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain