• EKONOMIA
  • Nafarroan %13,4 eta EAEn %8,9 garestitu dira industria-prezioak

Nafarroan %13,4 eta EAEn %8,9 garestitu dira industria-prezioak

Nafarroako industria-prezioak %2,3 igo dira urrian; EAEn, berriz, %0,3 egin dute gora

EAEko industria kimikoak %20ko igoera izan du industria-prezioetan | Argazkia: iStock
EAEko industria kimikoak %20ko igoera izan du industria-prezioetan | Argazkia: iStock
2026ko azaroaren 24a - 13:44
Eg. 2026ko azaroaren 24a - 14:39

Nafarroako industria-prezioek %13,4ko igoera izan dute 2026ko urrian, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Irailetik urrira, prezioak %2,3 garestitu dira, eta urteko lehen hamar hilabeteetan pilatutako igoera %13,2koa izan da, Nastatek gaur argitaratutako datuen arabera.

 

Halaber, EAEn ere gora egin dute industria prezioek, erritmo motelagoan bada ere: %8,9 egin dute gora prezioek urte artean; urriko igoera apalagoa izan da, %0,3koa. Urtea hasi zenetik, prezioak %9,5 garestitu dira, Eustatek atzo kaleratutako estatistiken arabera. 

EAEko manufakturen industriaren barruan, Kokeak eta petrolioa fintzen sektoreak izan du urte arteko gorakadarik handiena prezioetan (%58,3), eta Industria kimikoak jarraitu dio (%20). Kontrako joera izan du, berriz, Informatika, elektronika eta optikako produktuen fabrikazioak: prezioak %10 jaitsi dira.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain