Industria prezioek gora egin dute urrian, bai Nafarroan, bai Euskal Autonomia Erkdiegoan (EAE). Aurreko hilabetearekin alderatuta, Nafarroak %0,8ko igoera izan du, eta EAEk, berriz, %0,3koa. Urte arteko datuei erreparatuta, aldea handitu egin da: Nafarroan %2,0 garestitu dira prezioak eta EAEn %1,1.
Sektoreka sailkatuta portaerak kontrasteak erakutsi ditu. Kontsumo-ondasunetan, Nafarroak %2,2ko igoera izan du urtebetean, batez ere produktu ez-iraunkorrek bultzatuta (etxetresna elektrikoak, autoak, altzairuak...), %2,5 hazi baitziren. EAEn, ordea, %0,3 egin zuten behera prezioek, ondasun ez-iraunkorren %0,4ko beherakadak eraginda, nahiz eta ondasun iraunkorren kasuan igoera txikia (%0,7) izan.
Bestalde, ekipo-ondasunen produkzioa garestitu egin da: Nafarroak %2,3ko igoera izan du urtebetean, eta EAEk %4,0koa, kategoria guztien artean hazkunderik handiena pairatuta. Bitarteko ondasunetan, aldiz, Nafarroak %0,3 egin du atzera, eta EAEk %1 egin du gora.
Energia osagaien kasuan, Nafarroak %6,0ko igoerarekin itxi du urria, eta, kontrara, EAEn energiaren prezioan %0,2ko jaitsiera izan da.