• EKONOMIA
  • Industria prezioek gora egin dute Hego Euskal Herrian iazko uztailetik

Industria prezioek gora egin dute Hego Euskal Herrian iazko uztailetik

Nafarroan igoera handiagoa izan da, % 25,5ekoa; EAEn, berriz, % 23,3 hazi da

Iberpapelen lantegia Zinkuñagan (Hernani, Gipuzkoa) | Argazkia: EnpresaBIDEA
Iberpapelen lantegia Zinkuñagan (Hernani, Gipuzkoa) | Argazkia: EnpresaBIDEA
2022ko abuztuaren 25a - 20:13
Eg. 2022ko abuztuaren 25a - 20:13

Uztaileko industria prezioen indizea (IPRI) iragarri dute egunotan Eustatek eta Nastatek. Atzo eman zituen zifrak lehenengoak; gaur, berriz, bigarrenak. Horren arabera, ekaineko datuarekin alderatuz, beretsu geratu da Nafarroan, eta % 2,7 egin du behera EAEn. Urte arteko tasan, ordea, bietan ala bietan egin du gora: Nafarroan,
% 25,5eko hazkundea izan du, eta % 23,3koa EAEn.

 

Datuok xehetasunez aztertuta, energia eta petrolioari lotutako prezioak izan dira urtebetean gehien igo direnak. Nafarroan, energiari lotutako sektoreetako prezioetan
% 106,3ko hazkundea izan da. EAEn energia arloko prezioak % 48,2 igo dira, eta kokeriak eta petrolioa fintzeari lotutakoak izan dira hazkunde gehien izan dutenak,
% 65,3koa. Industria kimikokoek ere egin dute gora, % 29,5.

Ekainetik uztailera —datuok soilik Eustatek jasotzen ditu—, baina, prezioek behera egin dute urte arteko prezioetan gehien igo diren bi sektoreetan: kokeretan eta petrolioa fintzean % 9,0 jaitsi dira , eta energia elektriko, gas eta lurrunean % 4,5. Erauzketa-industriak ere behera egin du, % 2,6. Hazi egin dira industria kimikoa (% 2,5), kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezko batzuk (% 1,0), eta ura (% 0,9).

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain