
2025eko maiatzaren 8a
INE estatistika erakundeak argitaratutako martxoko datuen arabera, industria produkzioa gora egin du urtebetean Hego Euskal Herrian: %7,4 handitu da Nafarroan eta %7,1 EAEn. Urteko lehen hiruhilekoa iazkoarekin alderatuta, ordea, %2,3 gutxiago ekoitzi da aurten Nafarroan, baina %0,4 gehiago EAEn.
Ondasunen helburu ekonomikoen arabera, urtebetean %9,8 gehitu da kontsumo ondasunen produkzioa Nafarroan, eta beste %9,2 EAEn. Ekipo ondasunen produkzioak %2,8ko hazkundea izan du Nafarroan, eta are gehiago (%11,1) bitarteko ondasunen produkzioak; EAEn, aldiz, %7,4 igo da produkzioa bi kasuetan. Energia nabarmen gehiago ekoitzi da Nafarroan (%7,0) EAEn baino (%0,9).