Industria sektoreko prezioek behera egin dute apirilean, eraikuntzakoek, aldiz, gora

Eustaten arabera, eraikuntza kostuak %3,7 jaitsi dira 2024ko apirilean, iazko epe berarekin alderatuta

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

2024ko apirilean, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioak %0,3 jaitsi ziren aurreko hilaren aldean, Eustatek argitaratutako datuen arabera. Halaber, 2023ko apirilarekin alderatuta, industriako prezioek % 6,2ko jaitsiera izan dute.

2024ko apirilean, energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%4,4), produktu farmazeutikoen fabrikazioa eta produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%0,7) sektoreek izan dituzte, aurreko hilaren aldean, jaitsierarik handienak prezioetan. Prezio igoera izan duten sektoreak industria kimikoa eta ura (%1,3) eta petrolioa fintzea (% 1,0) izan dira.

Eraikuntza kostuak gora

Eustaten arabera, EAEn eraikuntza kostuak %3,7 jaitsi dira 2024ko apirilean, iazko epe berarekin alderatuta. Hala, martxotik apirilera kostuak bi hamarren hazi dira. Zehazki, etxegintza kostuak %2,5 handitu dira eta obra zibilekoak %1,9. 2023ko apirilaren aldean, berriz, %3,2 igo dira etxegintzan eta %2,3 obra zibilean.

Martxotik apirilera, eraikuntza eta obra zibileko kostuak bi hamarren hazi dira. Urte arteko datuei dagokienez, igoera handienak jasan dituzte eskulan kostuek, %5,4 eta lehengaien kostuek, %3,2.

Horrekin batera, abendutik urtarrilera, lehengaien kostua %0,9 igo da etxegintza azpisektorean eta %0,3 obra zibilean. 2023ko urtarrilarekin alderatuta, berriz, etxegintzan kostuak %1,8 igo dira eta obra zibilekoak %0,8.

Lehengaietan prezio igoera handienak izan dituzte mineral ez-metalikoek (%5,9), altzarigintzak (%3,8) eta kautxua eta plastikoak (%2,9). Halaber, sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusiak, aldiz, honako hauek izan dira: energia elektrikoa eta gasa (%28,9), petrolio-fintzea (%13,9) eta industria kimikoa (%5,4).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK