Industria sektoreko prezioek beheranzko joeran amaitu dute 2023a

Abenduan %5,9 egin dute behera prezioek, 2022ko epe berarekin alderatuta

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eustatek bildutako datuen arabera, EAEn industriak prezioak behera egin dute abenduan. Zehazki, %1,3 apaldu dira azarotik abendura. Gainera, urte arteko tasan ere beherakada izan da, eta 2022ko abenduan baino %5,9 merkeago kokatu dira industria arloko prezioak.

Azarotik abendura, koke lantegiak eta petrolio findegietako prezioek izan dute prezioan beherakada handiena (%5,2), eta energia elektrikoa, gasa eta lurrunaren prezioak %3,7 jaitsi dira. Prezio igoera izan dute, bestalde, altzarien konponketa eta instalazioren merkatuak (%0,6) eta erauzketa industriak (%0,4).

Urte arteko datuei dagokienez, 2022ko abenduaren aldean, prezioak gehien apaldu dira energia elektrikoa, gasa eta lurrunaren merkatuan (%41,9), koke lantegietan eta petrolio findegietan (%8,8) eta industria kimikoan (%5,7). Igoera handienak erauzketa industrian (%11,3), kautxua eta plastikoaren sektorean (%9,1) eta uraren industrian (%7,6) izan dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK