Industria sektoreko prezioek beherantz egin dute Hego Euskal Herrian. INEk emandako datuen arabera, EAEn, uztailean, %1,5eko jaitsiera izan da prezioetan, 2023ko hilabete beraren aldean. Nafarroan, aldiz, %0,6 apaldu dira prezioak.
Bestalde, ekainetik uztailera sektoreko prezioak igo egin dira, %1,7 Nafarroan eta %0,8 EAEn. 2024ko urtarriletik uztailera arteko bilakaerari dagokionez berriz, %0,4 handitu dira prezioak Nafarroan, eta %0,1 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Oro har, Espainiako Estatuan, industriak prezioak %1,4 egin dute behera uztailean, iazko epe berarekin alderatuta. Ekainaren aldean, berriz, %1,7 hazi dira, eta urteko prezio metatua %0,2 apaldu da.
Hamazazpigarren hilabetez segidan egin du behera industria prezioen urte arteko tasak, lehenago, 26 hilabetez gora egin ostean. Hala, jaitsiera handienak Kanariar Uharteetan (-%6,9), Balear Uharteetan (-%6,3) eta Asturiasen (-%6,1) eman dira.