• EKONOMIA
  • Industrian generoak duen garrantzia ikusarazteko gogoeta espazioa izango da bigarrenez Biurtekoan

Industrian generoak duen garrantzia ikusarazteko gogoeta espazioa izango da bigarrenez Biurtekoan

'Women in Industry' lelopean, esparru industrialean emakume gehiago egotearen beharraz eztabaidatzeko gunea eskaini nahi dute makina-erremintari buruzko erreferentziazko azokan

Orain dela Biurtekoko momentu bat, Arantxa Tapiarekin | Argazkia: PWN
Orain dela Biurtekoko momentu bat, Arantxa Tapiarekin | Argazkia: PWN
2024eko maiatzaren 29a - 11:34
Eg. 2024eko maiatzaren 29a - 11:42

Astebete baino gutxiago geratzen da Makina-erremintaren Biurtekoak berriro ere ateak zabaldu ditzan Bilbao Exhibition Centerren. 29 herrialdetako 1.558 enpresa erakusketari bertan izango dira, sektoreko erreferentziazko ferian. Aurten, bigarrenez, Biurtekotik harago, industrian generoak duen garrantzia ikusarazteko gogoeta espazioa izango da. Helburua da industrian emakumeen presentzia handiagoaren beharraz kontzientziatzea, bereziki lidergo-postuetan, eta, aldi berean, enpresa liderrek eta politikariek genero berdintasunean parte hartze handiagoa izatea lortzea.

 

Horrela, aurten ere Women in Industry konferentzia programa egongo da, AFM klusterrak, BECek eta Professional Women´s Network sareak antolatutakoa. Edozein erakundetako era guztietako profesionalentzat irekia eta doakoa izango da espazioa. Emakumeak industria eta teknologia-sektorean egiten duen lana ikusaraztea izango du xede, lan-ildoak proposatuz industriaren kultura eraldaketa bizkortzeko. Horren ondorioz, zuzendaritza-postuetan dibertsitate-maila eta genero-parekotasun handiagoak lortze aldera. Hala, topaketaren hiru egunetan, industrian genero berdintasunaren alorrean dauden praktika onenak erakutsiko dira, eremu horretako enpleguaren laurdena baino gutxiago betetzen baitute emakumeek.

Biurtekoa ekainaren 3an hasi eta 7an bukatuko bada ere, Women in Industry 3tik 5era izango da. Lehen jardunaldiaren izenburua, Industria eta Teknologia, emakumeen karrera profesionalerako aukera da eta egun horretan bertan ere bi mahai-inguru izango dira: lehenengoa Genero Ikuspegia Garapen Teknologikoan, erronkak eta aukerak izenburupean, eta Ainara Ratonek (SPRIkoa), Danobat, Aernnova, Coca-Colako ordezkariek eta zehazteke dagoen euskal start-up batek parte hartuko dute. Bigarrenean Industria eta Teknologiako karrera profesionalen aukerak gazteei eta emakumeei hobeto nola transmititu azalduko da.

 

Horrez gain, World Kafe bat egingo da Industri Ingeniarien Elkargoaren eta Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren parte-hartzearekin. Asteazkenean, amaiera ekitaldian Redeiako presidente Beatriz Corredorrek eta Confebaskeko presidente Tamara Yagüek parte hartuko dute.