Eskualdeko industria eta hari lotutako zerbitzuen enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duen dirulaguntza programa berri bat jarri du abian Bizkaiko Foru Aldundiak. Laguntzek enpresa-sarea indartzeko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko ekintzak babestuko dituzte, batez ere tokiko eta eskualdeko mailan eragin zuzena duten proiektuak.
Programaren baitan, hainbat jarduera lagunduko dira, hala nola, lau urtetik gorako plan estrategikoak diseinatzea, gobernantza-ereduak sortzea edo martxan jartzea, eta jarduera ekonomikorako espazioak dinamizatzea. Halaber, diruz lagundu ahal izango da enpresa-sarearen egoera aztertzeko sistemak garatzea eta industria-enpresen erroldak eguneratuta mantentzea ere.
Dirulaguntzek gastu mota desberdinak estaliko dituzte: barne-gastuen %75era arte eta jarduerekin zuzenean lotutako kanpo-gastuen %90era arte. Oro har, erakunde bakoitzak gehienez 100.000 euro jaso ahal izango ditu, nahiz eta zenbatekoa handitu daitekeen kasu jakin batzuetan (erakunde onuraduna "Industria eta hari loturiko zerbitzuak sustatzeko agentzia" bat denean)
Eskaerak 2026ko apirilaren 7tik 30era bitartean aurkeztu beharko dira, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez, eta horretarako beharrezkoa izango da sinadura elektronikoa edo dagokion ziurtagiria izatea.