Irailean %4,9raino igo da inflazioa Espainian, INEk aurreratutako datuen arabera. Abuztutik sei hamarren egin du gora KPIak, erregaien garestitzearen ondorioz batik bat.
2025eko irailean prezioek behera egin zuten, eta horrek are nabarmenagoa egin du iraila honetako KPIaren igoera. Gauzak horrela, 2023ko otsailetik maila altuenean kokatu da.
Azpiko inflazioak (elikagai freskoak eta energia kontua hartzen ez dituenak) ere gora egin du. %3,1ean kokatu da, abuztutik bi hamarren hazi delarik.
Espainiako Ekonomia Ministerioak ohar batean adierazi duenez, "arrazoi nagusia erregaien garestitzea izan da, Irango gerrak eragindako shock energetikoak bere horretan jarraitzen duelako”. INEk, gainera, pakete turistikoen garestitzeari egotzi dio gorakadaren zati bat.
Halaber, elikagai ez elaboratuen prezioa %5,8 igo da irailean, abuztuan %4,5 igo zen bitartean. Produktu energetikoak %21,6 garestitu dira, irailean gasolioaren hobariak aktibatu ziren arren.
Ministroen Kontseiluak dekretu bat onartuko du gaur, azken hilabeteetako prezioen bilakaerari aurre egiteko, eta gasaren zein butanoaren tarifa mugatzeko neurriak ezarriko dituzte, besteak beste.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta