INE erakundeak Kontsumorako Prezioen Indizeari (KPI) buruz emandako datuen arabera, urteko inflazioa %2,4koa izan zen otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan eta %2,2koa Nafarroan. Hileko datuei erreparatuta, prezioak %0,5 igo dira EAEn eta %0,4 Nafarroan.
Nafarroan, urteko igoerarik handiena edari alkoholdunen eta tabakoaren taldean izan da, %4,8ko igoerarekin. Atzetik izan ditu aseguruak eta finantza-zerbitzuak (%4,4) eta jatetxeak eta ostatu-zerbitzuak (%4,3).
Euskal Autonomia Erkidegoan, batez ere jatetxeetan eta ostatu-zerbitzuetan igo dira prezioak, urteko % 5,2ko hazkundearekin. Edari alkoholdunen eta tabakoaren igoerak ere nabarmendu ziren (%4,7), baita elikagai eta edari ez-alkoholikoenak, %4,5 garestitu baitziren aurreko urtearekin alderatuta.
Aitzitik, talde batzuetan prezioak jaitsi egin ziren. EAEn, urteko beherakadarik handiena jantzietan eta oinetakoetan izan da (%4,1), eta, ondoren, informazioan eta komunikazioetan (%1). Nafarroan, jaitsierak neurritsuagoak izan ziren, batez ere garraioan (%0,7) eta informazio eta komunikazioetan (%0,1).