• EKONOMIA
  • Inflazioak % 8ra egin du behera apirilean Hego Euskal Herrian

Inflazioak % 8ra egin du behera apirilean Hego Euskal Herrian

Martxotik ia puntu erdi jaitsi da

Emakume bat erosketak egiten, Donostiako saltoki batean | Argazkia: EnpresaBIDEA
Emakume bat erosketak egiten, Donostiako saltoki batean | Argazkia: EnpresaBIDEA
2022eko maiatzaren 13a - 13:06

Duela bi aste aurreratu zituen INEk inflazioari lotutako datuak, baita gaur esandakoa baieztatu ere: inflazioa % 8,3ra jaitsi da, azken bi hilabeteetako goranzko joera hautsita. Martxoan datua % 9,6koa izanik, 1987tik ikusitako jaitsierarik nabarmenena izan da hilabete bakar batean. Kontsumo prezioen indizeak ere behera egin du, % 0,2 kasu honetan.

 

Beherakadaren atzean, argindarraren eta erregaien prezioen beherakada da arrazoi nagusia. Lehenengoari dagokionez, martxoan megawatt-ordua 283 eurokoa izatetik 190 eurokoa izatera igaro da apirilean. Izan ere, argindarraren kontsumoak behera egin du, eta eguzkitik zein haizetik datozen energia ekoizpenak hobeak izan direlako. Bigarrenari dagokionez, berriz, Espainiako gobernuak 20 zentimoko deskontua ezarri izanak eragin du.

Elikagaien prezioak, aldiz, gora egin du, INEk aurreratu bezala. Martxotik apriilera % 6,9 hazi dira, eta % 9,3 iazko apiriletik. Horrekin batera, nabarmentzekoa da Hego Euskal Herrian arropa eta oinetakoen sektoreak izandako gorakada, % 8,2koa izan baita Euskal Autonomia Erkidegoan, eta % 11,8koa Nafarroan.

 

Azpiko inflazioa izan da hazi den beste alderdi bat, % 4,4koa baita. 1995eko urtarrilean izan zen datu hori azkenekoz hain altu.