• EKONOMIA
  • Inflazioak beheranzko bidean dihardu eta %2ren azpitik da Hego Euskal Herrian

Inflazioak beheranzko bidean dihardu eta %2ren azpitik da Hego Euskal Herrian

INEren arabera, KPIa %1,8koa izan da EAEn abuztuan eta %1,1koa Nafarroan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2024eko urriaren 15a
Eg. 2024eko urriaren 15a

Azken hilabeteetako joerari eutsiz, inflazioak behera egiten jarraitzen du Hego Euskal Herrian. INE Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, irailean KPIa %1,8raino jaitsi da EAEn eta %1,1eraino Nafarroan. Tasak puntu bat egin du behera Nafarroan, eta zortzi hamarren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

 

Erregaien eta elikagaien prezioek eragin dute beherakada beste behin, olioa eta azukrearen merkatzeak batik bat. 

Espainiako Estatuan inflazioaren urte arteko tasa %1,5ean kokatu da, 2021ko martxotik izan duen mailarik baxuenean. Hala, %0,6 jaitsi zen irailean aurreko hilaren aldean, eta 0,8 puntu urte arteko tasa.

 

Bestalde, azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, hiru hamarren jaitsi da irailean, %2,4an kokatuz, 2022ko urtarriletik izan duen tasarik baxuena.