
INE Espainiako estatistika erakundeak KPIaren gaineko azken datuen berri eman du gaur. Erakundearen arabera, uztailean EAEn inflazioa %3an kokatu da, Nafarroan, aldiz, %2,7an. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, ekainetik hamarren bat apaldu dira prezioak, Nafarroan, berriz, bi hamarren egin dute gora.
Espainiako Estatuan inflazioa %2,7an kokatu da, ekainean baino lau hamarren gehiago. Nagusiki, argindarraren eta erregaien garestitzeak eragin du igoera. Espainiako Gobernuko Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak ohar batean nabarmendu duenez, inflazioaren bilakaera "bateragarria da Espainiako ekonomiaren dinamismo indartsuarekin, Europako herrialde nagusien artean hazkundearen eragile izaten jarraitzen baitu".
Azpiko inflazioak, elikagai freskoen eta energiaren prezioak kontuan hartzen ez dituenak, hamarren bat egin du gora, eta %2,3an kokatu da.