KPIaren urte arteko tasa %3,4ra igo da urtarrilean, 2023ko epe beraren aldean. INE Espainiako estatistika erakundeak aurreratu du gaur datua. Hala, abendutik urtarrilera prezioak hamarren bat garestitu direla ere jakinarazi du.
Argindarraren garestitzeak ekarri du urte arteko KPIaren gorakada %3,1etik %3,4ra, urtarrilaz geroztik, argindarren BEZa %5etik %10era igo baita.
Dena den, azpiko inflazioak behera egin du urtarrilean, eta %3,6an kokatu da, 2023ko epe berarekin alderatuz gero. 2022ko martxotik izandako mailarik apalenean kokatu da energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituen adierazlea. Gainera, 2021eko urtarriletik ez ziren hain gertu KPIa eta azpiko inflazioaren ehunekoak.
Urtarrileko datu aurreratu hau, datorren otsailaren 15ean baieztatatuko du INEk. Baina, bi hilabetez behera egin ostean, urtea hasi eta gorantz egin du berriz ere inflazioak.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta