Ingeniaritza eta informatika arloko lanpostuek izan dute soldata igoera handiena 2023an

EAEko soldatak KPIa baino zertxobait gehiago igo ziren iaz, aurreko urteetan galdutako erosahalmena konpentsatuz

Argazkia: LKS Next Argazkia: LKS Next

IKT eta ingeniaritza industrialeko profilak dira egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gehien bilatzen direnak. Formakuntza teknikoa, hizkuntzak eta lantaldeen gaineko ardura gaitasunak biltzen dituzten langileak behar dituzte euskal enpresek. Hala dio LKS Next-ek ondutako soldatei buruzko azken txostenak.

90 profil profesional aztertu dituzte, zuzendari, lanpostu tekniko eta bestelako langileak identifikatuz, EAEko ehun enpresa baino gehiagotan. Ander Sansinenea LKS Nexteko pertsonen aholkularitza saileko zuzendariak azaldu duenez, “EAEko soldatak, 2023an, KPIa baino zertxobait gehiago igo dira, aurreko urteetako erosahalmenaren galera konpentsatuz”.

Soldata igoera handiena izan duten lanpostuak ingeniaritza eta informatikaren lotutakoak izan dira, baita goi mailako zikloko mekatronika arlokoak ere.

LKS Next-en arabera, ingeniaritza lanpostu baten soldata gordina urtean 49.003 eurokoa izan da 2023an, sistema informatikoko analista batena 48.177 eurokoa, mediku batena 52.337 eurokoa eta ikerlari batena 38.322 eurokoa.

Sansineneak gaineratu duenez, egun enpresak, arestian aipatutako gaitasun teknikoez gain, lidergo eta negoziaketa gaitasun handiagoa eskatzen dute beren lanpostu berrietan, baita ekipoen kudeaketa gaitasun handiago bat ere.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK