
2023eko abuztuaren 14a
Eg.
2023eko abuztuaren 14a
Euskal Herriko aireportuetan oso emaitza onak lortu dituzte aurtengo uztailean. Loiun eta Hondarribian inoiz baino bisitari gehiago izan dira, 679.997 eta 52.218 bidaiari hurrenez hurren, iaz baino %17,1 eta %20,4 gehiago. Forondan eta Noainen ere gora egin du bidaiari kopuruak. Gasteizko aireportuan 34.125 bisitari izan dira, iaz baino %34,4 gehiago, eta Nafarroako aireportuan 17.820, iaz baino %12,5 gehiago.
Aenak argitara eman dituen datuak dira eta pandemia ostean aireportuko trafikoan goranzko joera mantentzen dela erakusten dute. Urtea hasi zenetik Bilboko aireportuak 3.506.772 bidaiari izan ditu, Hondarribikoak 268.553, Forondakoak 180.951 eta Noainekoak 108.531.