• EKONOMIA
  • Inoiz baino diru gehiago bideratu da pentsioetara Espainiako estatuan

Inoiz baino diru gehiago bideratu da pentsioetara Espainiako estatuan

12.051 milioi gastatu dira irailean pentsioetan, iazko epe berean baino %10,9 gehiago

Jose Luis Escriva Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa | Argazkia: Moncloa
Jose Luis Escriva Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa | Argazkia: Moncloa
2023eko irailaren 26a
Eg. 2023eko irailaren 26a

Espainiako Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio Ministerioak gaur argitara eman dituen datuen arabera, irailean Espainiako estatuan Gizarte Segurantzako 12.051 milioi euro erabili dira pentsioetarako, iazko epe berean baino %10,9 gehiago.

 

Uztailean gainditu zen 12 milioi euroko langa lehen aldiz, eta irailekoa inoizko zenbatekorik altuena da. Hala, Jose Luis Escriva ministroak, pentsioen gastua BPGaren %11,7 dela adierazi du, 2022an bezala, eta 2021ean baino zertxobait gutxiago (%12,4).

Halaber, kotizazio bidezko 10.073.434 pentsio ordaindu dira denera irailean, iaz baino %1,2 gehiago, eta 9,12 milioi pertsona izan dira onuradunak. Gainera, urte hasieran pentsioak KPIren arabera igo ondotik, hileko batez besteko erretiro pentsioa 1.376,6 eurokoa izan da, iazko hilabete berean baino %9,5 gehiago.