• EKONOMIA
  • Inoizko bisitari gehien jaso ditu Guggenheimek 2023an

Inoizko bisitari gehien jaso ditu Guggenheimek 2023an

Museoak Barne Produktu Gordinari egindako ekarpena 657,6 milioi eurokoa izan da

'Impact Week 2024' topaketan bilduko dira Europako eragile ekonomiko nagusiak | Argazkia: Guggenheim Bilbao Museoa
'Impact Week 2024' topaketan bilduko dira Europako eragile ekonomiko nagusiak | Argazkia: Guggenheim Bilbao Museoa
2024eko urtarrilaren 2a
Eg. 2024eko urtarrilaren 2a

Guggenheim Bilbao Museoak gaur jakinarazi duenez, 1.324.221 bisitari jaso ditu 2023an, iaz baino 35.074 gehiago. Museoaren inoizko daturik handiena da. Halaber, pandemia aurretik zuen atzerriko bisitarien maila berreskuratu du, guztikoaren %60 direlarik, 2022an baino %10 gehiago.

 

Publiko osoaren %16 Frantziatik etorri da, %7 Alemaniatik, %6 Britania Handitik, %6 Estatu Batuetatik eta %4 Italiatik. Espainiako estatuan Madriletik eta Kataluniatik datoz bisitari gehienak (%5 bakoitzetik).

Esparru digitalean museoaren webguneak 3.218.545 bisitari izan ditu amaitu berri den urtean. Era berean, sare sozialetan 841.000 jarraitzen ditu Instagramen, kasik 400.000 Facebooken eta 370.000 inguru X-n.

 

Museoak ere sortutako eragin ekonomikoari buruzko zenbait datu eman ditu. Besteak beste, museoaren jardueraren ondorioz EAEn sortutako eskaria 762,2 milioi eurokoa izan dela jakinarazi dute. Barne Produktu Gordinari egindako ekarpena 657,6 milioi eurokoa izan da, eta kopuru horiek 103,4 milioi euroko diru-sarrera gehigarriak ekarri dizkiete lurraldeko Ogasun Publikoei. Egun, 13.855 lanpostu sortzen ditu Guggenheimek.