• EKONOMIA
  • Inoizko salmenta handienak izan ditu ONCEk Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian

Inoizko salmenta handienak izan ditu ONCEk Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian

52 milioi euroko salmentak izan ditu eta 25 milioi euro banatu ditu sarietan

ONCEren prentsaurrekoa | Argazkia: Europa Press
ONCEren prentsaurrekoa | Argazkia: Europa Press
2023eko abuztuaren 10a - 15:58

ONCE erakundeak errentagarritasun handiko urtea izan zuen iaz, Jose Antonio Perez erakundearen lurralde kontseiluko presidenteak azaldu duenez, eta 52 milioi euroko salmentak eskuratu ditu, baita 25 milioi banatu ere sarietan. Hala, EAEn, bost milioi euroko inbertsioa egin dutela eta 114 afiliatu berri dituztela adierazi du erakundeak.

 

Egun, ONCEk EAEn 7.610 langile ditu –68.075 espainiar estatuan–, eta 26 saltzaile kontratu mugagabe izenpetu zituen iaz, denera 620 dituelarik.

Halaber, guztizko diru sarreretatik bost milioi desgaitasuna duten edo itsuak dauden pertsonen gizarte zerbitzuten inbertitu zituen erakundeak, eta iaz itxu gelditu ziren 114 pertsona artatu zituzten modu honetara.

 

ONCEk egun 3.200 pertsona itsu ditu afiliatuta EAEn eta 27 itsu-txakur ere baditu.