Inportazioak gehiago izan dira abuztuan EAEn esportazioak baino

Urtarriletik abuztura bitartean, berriz, saldoa positiboa izan da

Bilboko portua | Argazkia: EnpresaBIDEA Bilboko portua | Argazkia: EnpresaBIDEA

Eustaten kanpo-merkataritza datuetan, ohikoagoa izaten da esportazio gehiago topatzea inportazioak baino. Aldiz, uztaileko joerari eutsi dio EAEk abuztuan ere, eta kanpo-erosketa gehiago egin dituzte enpresek esportatutakoa baino. Euskal enpresek 2.170 milioi euroko balioa duten esportazioak lortu dituzte, iazko abuztuan baino % 27,6 gehiago. Baina inportazioak are gehiago hazi dira, % 36, 2.238 milioi eurora iritsi arte. Horren ondorioz, saldo negatiboa izan da abuztuan, -67,7 milioi eurokoa.

Bi hazkundeen atzean dago produktu energetiko eta ez energetikoen igoera: esportazioei dagokienez, produktu energetikoak % 61 hazi dira, eta % 24,6 ez-energetikoak; inportazioetan, berriz, % 31,7 handitu dira produktu ez-energetikoak eta % 46,7 energetikoak.

Europar Batasuna izan da esportazioen —67,9%— eta inportazioen —%46,7— iturri nagusia, baina bestelako herrialdeetatik erosi eta saldu dira produktuak ere. Gehien hazi diren esportaziorako herrialdeak dira Suedia ( %196), Belgika (% 104,9), Herbehereeak (% 69,1), eta Portugal (% 43). Alemaniara esportatutakoa % 21,5 handitu da, Erresuma Batura esportatutakoa % 17,5  eta Frantziara esportatutakoa %14,7. Europatik kanpo, % 6,2 handitu dira AEBra eginiko esportazioak, eta aldiz txikitu egin dira Errusiara eta Txinara eginikoak, % 59,6 eta % 26,4, hurrenez hurren.

Inportazioetan, ordea, Irlandatik erositako produktuek egin dute nabarmen gora, % 165,1. Suediatik inportatutakoak % 49,4 egin du gora, Frantziatik erositakoak % 41,1 % 30,7 Herbehereetatik ekarritakoak, eta % 24 Alemaniatik inportatutakoak.

Urte arteko saldoa negatiboa izanik ere, esportazioak gehiago izan dira urtarriletik abuztura bitarteko datu metatuei erreparatzen bediegu. Saldo positiboa 2.026 milioi eurokoa da. Esportazioek, gainera, % 30,8 egin dute gora, alegia, 5.038,7 milioi euro gehiago lortu dituzte enpresek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK