
Kutxa Fundazioak Inspira Gazteak sariketaren bigarren edizioko 15 finalistak iragarri berri ditu. 23 eta 30 urte bitarteko hamabi neska eta hiru mutilen ideia, proiektu edota konpromisoari lotutako ibilbideak nabarmendu dituzte aurtengoan.
Gizartean “inpaktu positiboa” eragiten duten proiektuak hautatu ditu Kutxa Fundazioak, eta ingurumenean, hezkuntzan edota jakintzaren esparruan proiektuak garatu dituzten gazteen lana aitortu nahi du. Hauek dira aurtengo edizioko 15 finalistak: Shrabani Aranzabe-Pita, Leyre Padilla López, Ainhoa Bereziartua Aranzabal, Sofia Luisa Soares Ferreira Nunes Teixeira, Maddi Goikoetxea Juanena, Sara Recalde Elizalde, Jon Gil Barreiro, Maite Ponferrada, Xanti Agirrezabala Ceberio, Sandra Piñeiro Fungueiriño, Nekane Azpiazu Lejardi, Eider Etxeberria Bergaretxe, Ander Larruscain Garate, Miren Agirregomezkorta Iza eta Mireia de la Parra Otamendi.
Ekainaren 26an, bost irabazleak nortzuk diren jakingo da Tolosako (Gipuzkoa) TOPIC zentroan egingo den sari banaketan. 15.000 euroko saria jasoko du gazte bakoitzak.