• EKONOMIA
  • Irailaren 19an amaituko da Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietara lanak aurkezteko epea

Irailaren 19an amaituko da Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietara lanak aurkezteko epea

Euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio proiektuak sarituko ditu Andoaingo udalak antolatutako egitasmoak. 35. edizioa da aurtengoa eta 9.000 euroko bi sari nagusi banatuko dira

Iazko edizioko sarituak | Argazkia: RAKS
Iazko edizioko sarituak | Argazkia: RAKS
2023eko irailaren 6a - 13:47

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 35. edizioa egingo da aurten, eta hautagaiak aurkezteko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik. Euskararen normalizaziorako bidean, euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio “prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua” jorratzen duten proiektuak saritu nahi ditu egitasmoak. Hartara,  2022ko irailaren 16tik 2023ko irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta komunikazioan euskaraz egindako kazetaritza nahiz komunikazioa proiektuak onartuko dira.

 

Hautagaientzako deialdia irekita dago eta 9.000 euroko bi sari nagusi banatuko dira: kazetaritza sariaren irabazlearentzat eta komunikazio sariaren irabazlearentzat. Halaber, lanak raks@andoain.eus helbidera bidali beharko dira.

Iazko edizioan, EnpresaBIDEAk eskuratu zuen komunikazio saria eta Miel A. Elustondok Berria egunkarian argitaratutako "Tonban ehortzirik" erreportaje sortak aldiz, kazetaritza saria.