Irailean 1.851 langabe gutxiago izan dira Hego Euskal Herrian

Euskal Autonomia Erkidegoan jaitsi egin da langabezia; Nafarroan, aldiz, 227 langabe gehiago daude

Lanbideren egoitzetako bat | Argazkia: Europa Press Lanbideren egoitzetako bat | Argazkia: Europa Press

Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak jakinarazitako datuen arabera, abuztutik irailera gutxitu egin da Hego Euskal Herrian langabe kopurua, orotara, 1.851 pertsona gutxiago daude lanik gabe. Gizarte Segurantzako afiliazioa igo egin da, 6.639 afiliatu gehiago baitago.

Urteko bilakaerari begiratuz gero, 2021eko irailean baino 9.312 langabe gutxiago daudela ikus genezake, orotara 142.868 pertsona zeuden orduan langabezian Hegoaldean.

Lurraldeka, berriz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langabezia abuztutik irailera 2.078 pertsonan murriztu bada ere, Nafarroan 227 langabe gehiago zenbatu dira tarte horretan. Hala ere, Gizarte Segurantzako afiliatu kopurua 43 pertsonan hazi da.

Sektore guztietan murriztu da langabetu kopurua, baina, industrian izan da jaitsierarik nabarmenena, 512 langabe baitaude. Zerbitzuen kopuruan, 478 gutxiago daude lanik gabe; eraikuntzan, 403 gutxiago; eta lehen sektorean, 236 gutxiago.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK