• EKONOMIA
  • Irailean industria-ekoizpena hazi egin da EAEn eta Nafarroan aldiz, behera egin du

Irailean industria-ekoizpena hazi egin da EAEn eta Nafarroan aldiz, behera egin du

Bi lurraldeetako bilakaera desberdina izan da Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur argitaratutako Industria Ekoizpenaren Indizearen (IPI) arabera

Industria-ekoizpena hazi egin zen irailean EAEn, Nafarroan aldiz, beherakada | Argazkia: iStock
Industria-ekoizpena hazi egin zen irailean EAEn, Nafarroan aldiz, beherakada | Argazkia: iStock
2026ko azaroaren 6a - 11:24
Eg. 2026ko azaroaren 6a - 13:29

Irailean industria-ekoizpenak %4,7 hazi egin zen EAEn 2025eko hilabete berarekin alderatuta. Nafarroan, aldiz, %5,5 egin zuen behera. Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako Industria Ekoizpenaren Indizearen (IPI) datuek erakusten dute egoera hau. Bi lurraldeetako egoera desberdina da eta Espainiako Estatu osoaren bilakaerarekin ez dator bat. Estatuan urte arteko tasa %2,5 igo da, abuztuan baino 1,2 puntu gehiago, hilabete horretako hazkundea %1,3koa izan zen.

 

EAEko hazkundea (%4,7) Espainiako Estatuko batezbestekoaren gainetik dago, baina irailean hazkunde handiena izan zuten erkidegoetatik ez dago gertu. Lehena Madril izan zen %8,6ko hazkundearekin eta haren atzean Murtzia (%5,6) , Andaluzia (%5,3) eta Valentziako Autonomia Erkidegoa (%4,8) daude.

Nafarroan egoera beherakoa izan da. Industria-ekoizpena %5,5 jaitsi egin zen irailean, iazko hilabete berarekin alderatuta. Nafarroa izan da jaitsiera handiena izan duen autonomia-erkidegoa. Estatu osoan, hamaika erkidegoetan egin zuen gora industria-jarduerak. Behera aldiz, bostetan, Nafarroa barne.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain