• EKONOMIA
  • Irailean inflazioa %5etik gora kokatu da Hegoaldean

Irailean inflazioa %5etik gora kokatu da Hegoaldean

Nafarroan prezioak %5,3 igo dira urtebetean, eta EAEn, berriz, %5,0. Bi lurraldeetan, garraioa izan da garestitze handiena izan duen sektoreetako bat

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko urriaren 14a - 13:00
Eg. 2026ko urriaren 14a - 16:21

%5,0koa EAEn eta %5,3koa Nafarroan. Halakoxea izan da inflazioaren gorakada irailean, pasa den urteko hil berarekin alderatuta. Urtebete horretan, etxebizitzarekin eta hornidurekin lotutako prezioak %11 garestitu dira Nafarroan. Arropa eta oinetakoak ere ez dira atzean geratu: %10,9 igo dira, eta garraioa %10,3 garestitu da. EAEn, berriz, garraioa izan da garestitze handiena izan duen sektorea, %10,1eko igoerarekin.

 

Prezioek gora egin dute sektore guztietan, bai Nafarroan, bai EAEn, baina ez neurri berean. Nafarroan, osasunaren arloko prezioak izan dira gutxien igo direnak, %0,6ko garestitzearekin. EAEn, aldiz, arropa eta oinetakoen prezioak izan dira egonkorrenak: %1,2 igo dira urtebetean.

Abuztutik irailera ere goranzko joerari eutsi dio inflazioak: %0,4 egin du gora Nafarroan, eta %0,1 EAEn. Hilabete horretan, arropa eta oinetakoak garestitu dira gehien bi lurraldeetan, udazkeneko aldaketarekin batera: %10,0 Nafarroan eta %9,7 EAEn. Datu horiek guztiak Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratu ditu.

 

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain