• EKONOMIA
  • Ireki da Nafarroan 'start-up' teknologikoak sustatzeko Digitechen 5. edizioa

Ireki da Nafarroan 'start-up' teknologikoak sustatzeko Digitechen 5. edizioa

CEINek aukeratutako hamabost proiektuek adituen laguntza jasoko dute produktuak merkaturatzeko

Saio presentzialak zein online saioak eskainiko dira | Argazkia: CEIN
Saio presentzialak zein online saioak eskainiko dira | Argazkia: CEIN
2025eko abuztuaren 1a - 10:32

Nafarroan proiektu digitalak edo teknologikoak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei laguntzeko bosgarren deialdia egin du Digitech azeleragailuak. CEINek, Foru Gobernuaren mendeko sozietate publikoak, kudeatzen du programa, eta hamabost ekimen aukeratuko ditu aurkezten diren guztien artean. Ekimen horiek prestakuntza espezializatua, adituen laguntza eta gutxieneko produktu bideragarria merkaturatzeko laguntza jaso ahal izango dituzte.

 

Izena emateko epea irailaren 3ra arte egongo da zabalik, eta programa irailetik abendura bitartean gauzatuko da, saio presentzialak zein online saioak uztartuta. Saio horietan, talde parte-hartzaileek zenbait alderdi landuko dituzte, hala nola, negozio-eredua, balio-proposamena, ideien baliozkotzea eta merkaturatze-estrategia.

Hautagaitzak ebaluatzeko honako irizpideak izango dira kontuan: berrikuntza maila, proiektuaren bideragarritasuna eta egilearen edo talde sortzailearen gaitasunak.