Martxan da Mubil Mobility Expo azoka

Eider Mendoza diputatu nagusiak inaugurazio ekitaldia baliatu du Mubil zentroaren obrak azken fasean sartu direla eta behin betiko egoitzaren ateak aurten irekiko direla iragartzeko

Hainbat ordezkari publiko gaurko inagurazio ekitaldian | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia Hainbat ordezkari publiko gaurko inagurazio ekitaldian | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gaur goizean ireki ditu ateak Irungo Ficoban Mubil Mobility Expok, mugikortasun jasangarriaren alorrean Europa Hegoaldean egiten den industria azoka garrantzitsuenak. Laugarren edizioaren inaugurazio ekitaldian izan dira Eider Mendoza, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Mikel Amundarain, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea, Ane Insausti, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako foru diputatua, eta Igor Villarreal Mubileko zuzendari nagusia. Denera, 105 enpresa, elkarte eta erakunde batuko dira gaur eta bihar Ficobako pabiloietan.

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren baitan sustatutako Mubil zentroaren obrak azken fasean sartu direla, eta behin betiko egoitzaren ateak aurten irekiko direla azaldu du. Europan “top mailako azpiegitura” bat izango da, mugikortasun jasangarriaren alde egiten duten enpresa, zentro teknologiko, unibertsitate eta gizarte eragile guztientzat "motor eta elkargune" bilakatuko dena. Mubilen egoitzak ia 10.000 metro koadroko espazioa izango du.

Tapiak, EAEk industrian "potentzial" handia duela jarri du mahai gainean: "Automobilgintzak eta bere industria osagarriak soilik 300 enpresa ditu; 20.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu eta 120.000 pertsona baino gehiagori ematen die lana maila globalean; horietatik 40.000 Euskadin ari dira lanean. Horri bi enplegatzaile nagusiak gehitzen badizkiogu, hala nola Mercedes eta CAF –trenak eta tranbiak eraikitzean–, mugikortasunaren industria osoak zer suposatzen duen eta industria hitzordu horrek zer garrantzi duen ikusiko dugu”.

Vilarrealek, Mubileko zuzendari nagusiak, adierazi duenez, Mubil Mobility Expo “topagune” garrantzitsua da, “erosle handiek erakusketariekin merkataritza-harremanak izateko” nahiz “mugikortasunaren inguruko ezagutza eta esperientziak partekatzeko”.

Bi egun hauetan, 2.000 pertsona baino gehiago elkartuko dira Ficoban, besteak beste, bisitarien, operadore ordezkarien, erosleen, hirietako eta enpresetako erabakitzaileen eta negozio aukera berrien bila dabiltzan zerbitzu hornitzaileen artean. 

Informazio gehiago
105 enpresek hartuko dute parte Ficoban, Mubil Mobility Exporen laugarren edizioan
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK