
Irun (Gipuzkoa) tentsio handiko gune izendatu berri du Eusko Jaurlaritzak. Bestalde, Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak, Cristina Laborda Irungo alkatearekin batera, iragarri du 420 babes ofizialeko etxebizitza eraikiko direla.
Sailburuak gogorarazi du jada 2.642 pertsonek eman dutela izena Etxebiden, eta azaldu du horri erantzuna emateko neurriak hartuko dituela Jaurlaritzak. 420 etxebizitzak erantzunaren parte dira, zeinak San Miguel-Anaka inguruan kokatuko diren, Visesa sozietate publikoaren eskutik.
Horrez gain, Itxasok adierazi du Irun tentsio handiko eremu izendatuta EAEko biztanleriaren %10 biziko dela halako guneetan; izan ere, Zumaia, Lasarte-Oria eta Barakaldo azken hilabeteetan bilakatu dira tentsio handiko gune (Errenteria urtarrilean, Zumaia martxoan eta Barakaldo apirilean).
Jada martxan dauden proiektuekin, etxebizitzen eskaintza datozen hiru urteetan “bikoiztu” egingo dela gehitu du sailburuak.