• EKONOMIA
  • Irunen baterien azpiegitura bat eraikitzeko aurreproiektua abiatu dute

Irunen baterien azpiegitura bat eraikitzeko aurreproiektua abiatu dute

Ia 17 milioi euroko inbertsioa egingo dute, eta FF Ventures konpainia espainiarrak bultzatuko du proiektua

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko maiatzaren 4a - 13:41
Eg. 2026ko maiatzaren 4a - 15:45

Energia biltegiratzeko baterien sistema bat eraikitzeko aukera egon daiteke Irunen (Gipuzkoa). Diario Vasco hedabideak aurreratu duenez, Espainiako FF Ventures enpresak, zeina Octopus Energyren bazkidea den, energia biltegiratzen azpiegitura eraikitzeko proiektua abiatu du, E Energy Invest funtsarekin batera. Octopus Energy energia berriztagarrien sektorean diharduen multinazional britainiarra da.

 

Proiektuak 16,8 milioi euroko inbertsioa izango du, eta Eusko Jaurlaritzak informazio publikora atera berri du orain gutxi, aurreproiektua aldizkari ofizialean argitaratuta. FF1 Bidasoa Bess izena jarri diote proiektuari, eta 30 megawatteko gaitasuna eta 8 megawatteko kontsumoa izango du. Baterien azpieturak Irungo azpiestazio elektrikora konektatzeko aukera eskainiko du, bertako energia xurgatu eta gordetzeko.

Aurreproiektua publiko eginda, norbanakoek, elkarteek nahiz administrazioek dokumentazioa aztertzeko aukera dute orain. Ondoren, Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren oniritzia beharko du, eta azkenik, enpresak eraikitzen hasteko baimen administratiboak erdietsi beharko ditu.