XV. Ituna Jardunaldia egingo da abenduaren 1ean, EHUren Bizkaia Aretoan, Bilbon. Ekonomia Itunaren berezko zerga-esparrua garapen ekonomikorako tresna gisa: zerga-politika eta arrakasta kasuak lelopean, euskal zerga politikaren bilakaera aztertu eta arrakasta kasuak aletuko dira.
Jardunaldia goizeko 9:00etan hasiko da, Estitxu Garai EHUko Bizkaiko kanpuseko errektoreordeak eta Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finanza diputatuak emango diote hasiera topaketari. Ondoren, hitzaldiak eskainiko dituzte Eduardo J Alonso Ituna Zentroko zuzendariak, Antonio Perez Bizkaiko Ogasuneko zuzendari nagusiak eta Gemma Martinez Bizkaiko Ogasun eta Finantza departamenduko zerga politikaren zuzendariordeak, besteak beste.
Energia nahiz bioteknologia sektoreko hainbat kasu ere aztertuko dira H2Site eta Columbus Venture Partners konpainien ordezkarien eskutik.
Jardunaldira bertaratzeko izen ematea jada zabalik da.