• EKONOMIA
  • Apirileko itzalaldia tentsio gainkarga ezin kontrola izanak eragin zuen

Apirileko itzalaldia tentsio gainkarga ezin kontrola izanak eragin zuen

Damian Cortinas Entso-eko presidenteak argi utzi du arazoa ez zela iturri berriztagarriena izan

Apirilaren 28an izan zen itzalaldia | Argazkia: Europa Press
Apirilaren 28an izan zen itzalaldia | Argazkia: Europa Press
2025eko urriaren 3a - 16:04

Elektrizitatea garraiatzeko sareen kudeatzailearen Europako sareak (Entso-e) apirilaren 28an Espainian eta Portugalen izandako itzalaldia “gaintentsio ur-jauzi” batek eragindako”egundoko gertaera” dela esan du. Hala jasotzen du ostiral honetan argitaratutako txosten teknikoak, non zehazten den nola 12:33an tentsio elektrikoaren egonkortasun faltak hornidurarik gabe utzi zituen bi herrialdeak eta Frantzia hegoaldeko eremuak.

 

Damian Cortinas Entso-eko presidenteak azpimarra duenez, ez zen energia berriztagarrien presentziaren ondorioz gertatu, baizik eta sortu zen gehiegizko tentsioa kontrolatzeko ezintasunaren ondorio izan zen. Txostenaren arabera, itzalaldiaren aurretik tokiko gorabeherak zian ziren, instalazio berriztagarriak deskonektatu ziren, Maroko eta Frantziarekiko loturak moztu ziren eta defentsa automatikoko mekanismoak mugatu egin ziren. Cortinasek zehaztu du “Espainiako hegoaldeko arazoa” izan zela guztiaren jatorria, eta baztertu egin du Frantziarekiko interkonexio gaitasunak eragina eduki izanak gertakariarekin.

Europa osoko 45 operadore eta agintarik egin dute azterketa, Klaus Kaschnitzek (APG) eta Richard Balogek (MAVIR) koordinatuta. Entso-ek beste txosten bat argitaratuko du 2026an, antzeko akatsak saihesteko gomendioarekin. Bien bitartean, Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak ohartarazi du sistema elektrikoak “erronka berriei aurre egin behar diela”, eta “erabakitasunez” jokatzeko eskatu du, “horrelako gertakariak berriro gerta ez daitezen”.