• EKONOMIA
  • Uztailaren 17tik aurrera izango da Ivan Jiménez Bilboko portuko presidente berria

Uztailaren 17tik aurrera izango da Ivan Jiménez Bilboko portuko presidente berria

Bost urtez presidente izan ondoren, Ricardo Barkala ordezkatuko du Jiménezek

Ivan Jiménez | Argazkia: Bizkaia Talent
Ivan Jiménez | Argazkia: Bizkaia Talent
2025eko uztailaren 7a - 11:08

Iván Jiménez izango da uztailaren 17tik aurrera Bilboko Portuko Agintaritzako presidente, 2018ko uztailaz geroztik presidente izan den Ricardo Barkala ordezkatuko baitu. Hala erabaki du Gobernu Kontseiluak gaur egindako bileran.

 

Jiménez Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta alor juridiko ekonomikoan espezializatu zen. Enpresa-administrazioko masterra egiteaz gain, bost hizkuntza menderatzen ditu. Jaurlaritzak azaldu du Jiménez “nazioarteko ikuspegia duen profesionala” izanik gai izango dela portua logistikan zein merkataritza globalean “nodo estrategiko” gisa proiektatzeko.

Jiménezek Mapfren egin zuen lan hamar urtez, Espainiako Estatuko iparraldeko enpresa handi eta ertainen arduraduna izan zen, eta 2011tik gaur egun arte Bizkaia Talenteko zuzendaria izan da. Azken postu horretan, Jiménezek 700 enpresa baino gehiagorekin ezarri ditu konexio estrategikoak. Horrez gain, Europako Batzordearen zenbait proiektutan aholkulari lanak egin ditu, nazioarteko mugikortasunarekin eta lurralde lehiakortasunarekin loturiko ekitaldietan.

 

Era berean, Barkalari aitortza egin nahi izan dio Jaurlaritzak, azken urteetan erakutsi duen konpromiso “irmoagatik” eta lurraldean aberastasuna zein enplegua sortzeko eragile izateagatik.