• EKONOMIA
  • Jaurlaritzak 1,5 milioi euro bideratuko ditu Basque Quantum estrategia indartzera

Jaurlaritzak 1,5 milioi euro bideratuko ditu Basque Quantum estrategia indartzera

Ikerbasquentzat dirulaguntza onartu du Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailak

Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburua iazko agerraldi batean | Argazkia: Ikerbasque
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburua iazko agerraldi batean | Argazkia: Ikerbasque
2026ko irailaren 8a - 16:42

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 1,25 milioi euroko zuzeneko laguntza onartu du Ikerbasque Fundazioarentzat, Basque Quantum (BasQ) estrategia indartzeko asmoz. Egitasmo horren helburua da EAEk teknologia kuantikoetan dituen gaitasunak sendotzea eta nazioartean erreferentzia-polo bilakatzea.

 

Azaldu dutenez, laguntzari esker, BasQen gaitasunak indartuko dira hainbat arlotan, hala nola ikerketan, prestakuntzan, berrikuntzan eta transferentzia teknologikoan, azpiegitura zientifiko teknologikoen kudeaketan, EAEko ekosistema kuantikoaren gobernantzan eta koordinazioan eta komunikazio nahiz hedapen jardueretan.

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek nabarmendu du laguntza euskarri izango dela Basque Quantum estrategian parte hartzen duten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentroen jarduerentzat.

 

Testuinguru horretan, ia urtebete Donostian IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoa abian jartzea mugarri bat izan zen EAEko gaitasun kuantikoen garapenean, eta Jaurlaritzatik zehaztu dute, etapa berri bat ireki zuela, azpiegitura hori ahalik eta gehien aprobetxatzera bideratua, bai ikuspegi zientifikotik, bai teknologikotik, bai enpresarialetik.

Gauzak horrela, joan den uztailean aurkeztu zuten enpresak eta erakunde publikoak IBM Quantum System Two sistemara sartzeko protokoloa.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain