• EKONOMIA
  • Jaurlaritzak 153 euroraino handitu du sare elektrikoa digitalizatzeko inbertsioa

Jaurlaritzak 153 euroraino handitu du sare elektrikoa digitalizatzeko inbertsioa

Espainiako Estatuan energia elektrikoaren garraio eta banaketa sareen inbertsio planak arautzen dituen Errege Dekretua onartu izanak ahalbidetu du Jaurlaritzaren inbertsioa handitzea

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko irailaren 3a - 11:27
Eg. 2026ko irailaren 3a - 11:29

Eusko Jaurlaritzak sare elektrikorako inbertsioa handitzea erabaki du. Zehazki, 2027rako 153 euroraino igoko du inbertsioa. Sarerako inbertsio horiek “i-DE Iberdrolaren banatzailearen kontura” egingo direla zehaztu du Jaurlaritzak, EAEko banaketa sare elektrikoa “indartzeko eta digitalizatzeko”.

 

Azken bi urteetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako banaketa sarean eginiko inbertsioa bikoiztu egin da, besteak beste, “Euskadin datozen urteetarako aurreikusitako eskari elektriko industrialaren beharrei erantzuteko”, Jaurlaritzaren esanetan.

Halaber, joan den uztailaren 28an Espainiako Estatuan energia elektrikoaren garraio eta banaketa sareen inbertsio planak arautzen dituen Errege Dekretua onartu izanak ahalbidetu du Jaurlaritzaren inbertsioa handitzea.

 

Jaurlaritzak azaldu du Espainiako Gobernuari jakinarazi ziola hasiera batean 2027rako aurreikusitako inbertsioak “beharrezkoak zirela, baina ez nahikoak”, eta zehaztu du dekretu berriak ahalbidetu duen inbertsio igoera “egokiagoa” dela EAEko industria eskariari erantzuteko.

“Eusko Jaurlaritzak ziurtatu nahi du euskal sare elektrikoa Euskadiko deskarbonizazio eta lehiakortasun industrialak eskatzen duen erritmoan garatu ahal izango dela. Eusko Jaurlaritzaren begirada da, oraindik ere, hurrengo bosturtekoan garraio-sarearen ahalmena handitzeko inbertsio berriak berrestea”, adierazi dute ohar bidez.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain