• EKONOMIA
  • Jaurlaritzak 50 milioi euro eskatu dizkio Madrili, Moves III programako laguntzak handitzeko

Jaurlaritzak 50 milioi euro eskatu dizkio Madrili, Moves III programako laguntzak handitzeko

Ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzen aurrekontua agortzen ari dela ohartarazi zuen uztailean Jaurlaritzak

Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2025eko abenduaren 5a - 15:44

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro eskatuko dizkio Espainiako Gobernuari, ibilgailu elektrikoa erosteko laguntzak areagotzeko asmoz. Mikel Jauregi Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak gaur goizean Eusko Legabiltzarrean adierazi du “Moves III programaren bidez ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzak eskuratze bidean diren euskal herritarren eskariari erantzuteko” egingo diotela eskaera Madrili.

 

Jauregik gogoratu du Jaurlaritzak uztailean eskatu zuela laguntza handitzea, programaren aurrekontua espero baino lehenago agortzen ari zelako. Eskatutako aurrekontua handituta, Industria sailburuak espero du "egungo eskaera guztiak eta programa amaitu arte, datorren abenduaren 31n, eskaera berri guztiak betetzea".

Une honetan, 3.345 erabiltzailek eskatu dituzte ibilgailu elektriko berri bat erosteko laguntzak. 50 milioi gehiago jasoz gero, emisio txikiko ibilgailuak erosi ahal izango direla, eta horrek garraio-sektorean berotegi-efektuko gasak murrizten lagunduko duela azaldu du Jaurlaritzak.

 

"Trantsizio energetiko-klimatikoa azkartzeko eta herritarren beharrei erantzuteko lanean jarraituko dugu", esan du Jauregik.