Jaurlaritzak angularen arrantza profesionalizatuko du, angulazaleen eskakizuna betez

Angularen harrapaketan eta merkaturatzean zenbait kontrol ezarriko dira Europako eskakizunetara egokitzeko

Angulak platerean | Argazkia: iStock Angulak platerean | Argazkia: iStock

Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Anguleroen Elkartea akordio batera iritsi dira, azken hauen eskakizuna betez, angularen arrantza profesionalizatzeko. Horri esker, euskal angulazaleek jarduerarekin jarraitzeko aukera izango dute. Urtarrilean iritsi zitzaien berri txarra, Europak debekatu egin baitzuen aingiraren eta angularen aisialdiko arrantza, eta mugatu arrantza profesionala, aingura europarra desagertzear dagoela iritzita. Debekuak bete-betean eragin zien euskal angulazaleei, Bizkaian eta Gipuzkoan angulatan aritzen direnak ez baitira profesionalak, aisialdiko baimena izan dute soilik orain arte. Orduz geroztik, angularen arrantza profesionalizatzeko eskatu izan du behin eta berriz Anguleroen Elkarteak.

Hala, akordioa iritsita, bi aldeek urtero errolda bat egitea adostu dute, angulazaleak profesionalizatzeko. 600ndik gora aritzen dira angulak harrapatzen, baina, zehaztu dutenez, denak ez lirateke erroldan sartuko.

Bestetik, Azti ikerketa zentroa arduratuko da urtero banatuko diren lizentziez eta harrapatu ahalko den angula kopurua ezartzeaz, bai eta espeziearen populazioaren eta arrantza kanpainaren iraupenaren jarraipena egiteaz ere.

Arrantzaleen kofradietan eta merkaturatzeko baimena duten saltokietan soilik saldu ahalko dira harrapatutako angulak.

Informazio gehiago
Euskal angulak azkenekoz
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK