• EKONOMIA
  • Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak beste bost eskumenen transferentzia sinatuko dute hilaren 29an

Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak beste bost eskumenen transferentzia sinatuko dute hilaren 29an

Tartean dira prestazio ez-kontributikoak edota SEPEren zerbitzuak

Ubarretxena, gaurko agerraldian | Argazkia: Irekia
Ubarretxena, gaurko agerraldian | Argazkia: Irekia
2025eko abenduaren 16a - 16:05

Abenduaren 29an Transferentzietarako Batzorde Mistoak beste bilera bat egingo du, eta bertan aurreikusita dago beste bost eskumen hartzea bere gain Eusko Jaurlaritzak. Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaileak eman du horren berri, gaurko gobernu kontseilu osteko agerraldian. 

 

Eskumen horietako hiruk zerikusia dute Gizarte Segurantzarekin. Zehazki, SEPE edota enplegu politika pasiboak, eskola asegurua eta prestazio ez-kontributiboak dira. Beste bi eskumenak dira itsas-salbamenduari eta Barakaldon (Bizkaian) kokaturiko makinaria.

Gainontzeko eskumenen negoziazioa urte amaierara bitarte luzatu litezke, Estatutua gauzatzeko epemuga dena. Hamar dira denera, urrian Jaurlaritzak Espainiako gobernuari esandakoaren arabera, eta horien artean da Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomiko orokorra. Hala ere, "Moncloako mahai gainean" daudela esan du Ubarretxenak, eta horietan lanean ari direla. Hain zuzen ere, gaiari heltzeko hainbat bilera dituztela mahaigaineratu du.