• EKONOMIA
  • Jaurlaritzak igo egin du BOE etxebizitzak eskuratzeko diru-sarrera muga

Jaurlaritzak igo egin du BOE etxebizitzak eskuratzeko diru-sarrera muga

"Inflazioari egokitzeko" asmoz, %8,5 igo du muga dekretua onartu bezain pronto, eta urtero muga hori doitzeko mekanismoa ezarriko dute

Indarrean dauden mugak 2011koak dira
Indarrean dauden mugak 2011koak dira
2023eko irailaren 22a
Eg. 2023eko irailaren 22a

Babes Ofizialeko Etxebizitzak alokatzeko edo erosteko gehienezko diru-sarrera muga inflazio garaietara "egokitzea" erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak jakinarazi du egokitzapena, gaur eginiko Eusko Jaurlaritzaren kontrolerako osoko bilkuran. Dekretua datozen asteetan onartuko da.

 

Arriolak aurreratu duenez, dekretua onetsi bezain laster %8,5 igoko muga. Alegia, 25.000 eurotik 27.125 eurora haziko da alokatzeko gizarte-babeseko etxebizitzaren kasuan. Araubide orokorreko babes ofizialeko etxea alokatu edo erosi nahi dutenen kasuan, muga 39.000 eurotik 42.315 eurora igaroko da, eta etxebizitza tasatua izan nahi dutenentzat 50.000 eurotik 54.250 eurora

Orain arteko mugak 2011ko araudian ezarri ziren, eta geroztik ez da egokitzapen handirik egin azken urteetan "egonkortasuna nagusi" izan delako. Udazkenean %8,5eko egokitzapena egingo bada ere, urtarrilaren 1etik aurrera doikuntza urtero egingo da, KPIren arabera eguneratzeko mekanismo baten bitartez. Mekanismo hori zehazteke dago.