Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzan lanpostuak betetzeko oposaketen deialdia martxan da

Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak 17 plazako deialdia ireki du

Idoia Mendiak zuzendutako sailaren "lehentasuna" Lan Ikuskaritza indartzea da | Argazkia: Irekia Idoia Mendiak zuzendutako sailaren "lehentasuna" Lan Ikuskaritza indartzea da | Argazkia: Irekia

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak Lan Ikuskaritzan sortu dituen eta hutsik zeuden lanpostuak betetzeko oposizioetarako deialdia deitu berri du. Denera, Jaurlaritzak 17 lanpostu eskainiko ditu: 7 Segurtasun eta Osasuneko ikuskariorde, 2 Enplegu eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileorde eta 8 Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaile. Era berean, EAEn hutsik zeuden beste bi lan-ikuskatzaile plaza otsailean ebatzitako lekualdatze-lehiaketaren bidez bete dira. 

Kaleratutako oharrean, Idoia Mendiak zuzendutako sailaren "lehentasuna" Lan Ikuskaritza indartzea dela adierazi dute. Hori dela eta, aurreko legegintzaldian sortutako sei plazei beste 19 plaza gehitu zaizkie. 2020an baino %23,4 lanpostu gehiago dira. Hala eta guztiz ere, funtzionarioen erretiroen eta lekualdaketen ondoriozko lanpostu hutsak sortu dira, eta ezin dituzte bete Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak deitu behar dituen hautaketa-probak gainditu ez dituzten pertsonek, Lan Ikuskatzailetza EAEra transferitzeko 2011ko Errege Dekretuak ezartzen duenaren arabera.

Oposaketak prestatzeko bekak

Bestalde, Lan eta Enplegu Sailak beken deialdi bat egin zuen iaz, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzako eta Segurtasun eta Osasuneko Ikuskatzaileordetzako kidegoetarako oposizioak prestatzeko. Hiru urtetan banatutako 79.200 euroko dirulaguntzekin, deialdi honen helburua zerbitzu horretarako oposizioetara sartzeko aukera-berdintasuna bermatzea dela azaldu dute Jaurlaritzatik. Hala, lau pertsonek jaso zituzten bekak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK