• EKONOMIA
  • Javier Ormazabal (Velatia), 2024ko Euskal Enpresaburu Onena

Javier Ormazabal (Velatia), 2024ko Euskal Enpresaburu Onena

Danobatgroup eta Zunibalen berrikuntza, Amporen zigilu industriala eta Bayerrek bultzatutako Viralgen nazioarteko proiekzioa ere saritu zituen Euskal Enpresaren Gauak

Javier Ormazabal | Argazkia: Argazkia: Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioa
Javier Ormazabal | Argazkia: Argazkia: Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioa
2025eko azaroaren 4a - 10:09

Atzo egin zen Bilboko Guggenheim Museoan Euskal Enpresen Gauaren XXXIV. edizioa, Gizarte eta Euskal  Fundazioak antolatutakoa.

 

Bertan, Javier Ormazabal Echevarria Velatiako presidente eta zuzendari exekutiboa izendatu zuten 2024ko Euskal Enpresari Onena. Epaimahaiak nabarmendu zuen Ormazabalek talde horretan egin duen ibilbidea; izan ere, sektore elektrikoan estatuko erreferente izatetik, hogei herrialde baino gehiagotan diharduen konpainia globala izatera pasatu da.

Kutxabankek babestu zuen ekitaldian, Made in Euskadi saria ere eman zioten Gipuzkoako Ampo kooperatibari, balbula industrialetan munduko liderra eta esportazioan erreferentea dena, produkzioaren %95 nazioarteko merkatuetara bideratuz. Bestalde, Danobatgroupek eta Zunibalek Enpresa Berrikuntzaren saria partekatu zuten, industria- eta jasangarritasun-sektoreetan teknologiaren eta ikerketaren alde egindako etengabeko apustuagatik.

 
Argazkia: Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioa
Argazkia: Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioa

Euskal Makila saria Bayer AGri eman zitzaion, Viralgeni, terapia genikoetan espezializatutako Gipuzkoako enpresa bioteknologikoaren hazkundeari emandako laguntzagatik. Saria Viralgen enpresako zuzendari exekutiboak, Jimmy Vanhovek, jaso zuen, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun kontseilariaren eskutik, azken horrek eman baitzion itxiera ekitaldiari.

Sari horien bidez, Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioak euskal enpresen berrikuntza, konpromisoa eta nazioarteko proiekzioa nabarmendu nahi izan zituen, horiek baitira enpresen garapen ekonomiko eta teknologikoaren funtsezko zutabeak.