• EKONOMIA
  • Joel Mokyr, Philippe Aghion eta Peter Howitti eman diete Ekonomia Nobel Saria

Joel Mokyr, Philippe Aghion eta Peter Howitti eman diete Ekonomia Nobel Saria

Bi zatitan banatu dute saria. Erdia Joel Mokyrrentzat izan da, aurrerapen teknologikoen bitartez hazkunde iraunkorraren kausak aztertzeagatik

Argazkia: Nobel Saria
Argazkia: Nobel Saria
2025eko urriaren 13a - 13:38

Joel Mokyr, Philippe Aghion y Peter Howitt ekonomialariek jasoko dute Suediako Zientzia Akademiak ematen duen Ekonomia Nobel saria. Akademiak jakinarazi duenez, berrikuntzak sustatutako hazkunde ekonomikoa azaltzeagatik egin zaie aitortza. Funtsean, berrikuntzak aurrerapen handiagoa bultzatzen duela erakutsi dute, edo, bestela esanda, azken bi mendeetan izandako aurrerapen teknologikoak "hazkunde ekonomiko iraunkorra" ekarri duela, eta horrek "pertsona asko pobreziatik atera eta oparotasunaren oinarriak ezarri” dituela, akademia suediarraren arabera.

 

Zehazki, bi zatitan banatu dute saria. Erdia Joel Mokyrrentzat izango da, aurrerapen teknologikoen bitartez hazkunde iraunkorraren kausak aztertzeagatik. Mokyr Northwesterngo (Illinois, AEB) unibertsitateko irakaslea da, eta historia ikertuz frogatu du berrikuntzen autogenerazio prozesu bat mantentzeko, ezinbestekoa dela, gauzek nola funtzionatzen duten jakiteaz gain, haren arrazoia esplikatuko duten azalpen zientifikoak ezagutzea ere.

Beste erdia Philippe Aghion ekonomialari frantziarrarentzat eta Peter Howitt kanadarrarentzat izango da, “suntsipen sortzailearen bidezko hazkunde iraunkorraren teoriagatik”. Hots, Mokyrrek egindako ikerketa beste ikuspegi batetik landu dutelako, eredu matematikoak erabiliz, hain zuzen.

 

Aghionek Parisko Collège de France eta INSEAD hezkuntza zentroetan egiten du lan, baita London School of Economicsen. Howitt, aldiz, AEBetako Brown unibertsitateko irakaslea da.