
Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak jasoko du aurtengo Joxe Mari Korta saria. Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantszio Energetikoa eta Jasangarritasun sailak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuei eskainitako aitortza da, eta Jainagaren kasuan, “errotzearen alde erakutsitako konpromisoa eta berrikuntza eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua” nabarmendu du.
Sariketaren 25. edizioa izango da aurtengoa. Jainaga industria ingeniaria da, eta Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak. Industrian egin du bere ibilbide profesional guztia. Sener taldea hasi zuen lanean, eta ondoren Frantziako Michelin multinazionalean aritu zen. 1998an Sidenorreko zuzendari nagusia izendatu zuten.
2005 eta 2016 artean Sidenorreko kontseilari delegatua izan zen, euskal enpresa Gerdau talde brasildarraren jabetzapean izan zen garaiean. 2016an enpresa erosi eta harrezkeroztik presidentea da Jainaga. Horrez gain, Mirai industria taldea ere sortu du, sektoreko enpresak erosteko helburua duena, besteak beste.
Enpresaburuak uztailaren 10ean Donostian jasoko du saria.