Jose Ignacio Mujikak jaso du 2024eko Galbahe Saria

Aretxabaletako Copreci kooperatibako langilea izan da Mujika urtez askoz, iazko azaroan erretiroa hartu ondoren

Jose Ignacio Mujika saria jaso berritan | Argazkia: Galbaian Jose Ignacio Mujika saria jaso berritan | Argazkia: Galbaian

Aurreko urteetan bezala, Jabetza Industrial eta Intelektualaren nazioarteko egunaren ospakizuna baliatu du Galbaian taldeak Galbahe Sariaren irabazlearen izena ezagutzera emateko. Hala, 2024ko GALBAHE Sariaren irabazlea Jose Ignacio Mujika izan da, iazko azarotik erretiratua bizitza oso bat Aretxabaletako Copreci kooperatiban "bere onena" ematen aritu eta gero. Galbaian enpresak kaleratutako oharraren arabera, saria "ondo merezitakoa da asmatzaile gisa egindako ibilbide oparoarengatik". Hain zuzen ere, 22 patente familiatan ageri da bere izena asmatzaileen zerrendan.

Gainera, patente arloan erreferente izan da Coprecin azken hogei urte baino gehiagotan. Patente mailan eta orokorrean jabetza industrial eta intelektual mailan urte guzti hauetan Coprecik egindako lan onaren atzean Mujikaren ekarpena dago neurri handi batean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK